XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jon Kalbin`ek zer lortu nai zuan iñork ez daki.

Baiña auxe da lortu zuana: Jinebra`n pentsa litekean Elizarik amorekaitzena eraikitzea.

Bera zan, Erroma`ko aitasantua baiño zorrotzago, Eliz aren burua; eta bere gogaetak elizkide guztientzat nai-ta-naiezko sinispidea ziran.

Guri ere Gogo Deunak ematen digu argia Idazti Doneak ulertzeko oiu zegiten Mikel Servet eta Jinebra`ko beste ez-kalbindarrek.

Jon Kalbin`ek sutegiko galdarekin erantzun zien.

Naiz ostelaritzak kristau ororentzat Biblia ulertzeko askatasun osoa eskeiñi, Jon Kalbin nagusi zan tokietan ulerketa ori Jon Kalbin`ek agintzen zuan bezela egin bear zan.

¿Eta Inglanderri`ko Enrike VIII`ak? Onek bai ez zuala Elizaren garbiketarik billatzen!.

Bere sendiarentzat Jaurerriko buruntza aseguratzea, zan bere leia.

Are gutxiago pentsatzen zuten Elizaren santutasunean ostelaritza Laterrietan indarrez sartu zuten agintariek.

Ez zebillen noski santutasun orren atzetik Brandeburg`etar Alberto, Teutonitar Zaldun Lekaideen Maixu Nagusia izanik, bere Lagundia ezereztu-ta, Lagundiak Baltik-ertzean zituan lur zabalekin beretzako Prusi`ko Dukaterria taiutu zuanean.

Ezta Cromwell`dar Oliber ere, Irlanda`ko Eliza apurtzeko Ugarte Orlegia odolez gorri biurtu zuanean.

Luter, Zuingli, Kalbin eta Enrike VIII`ak egin zuten lana aztertzen ba`dugu, ondorio bera aterako dugu: Ez dutela Eliz-Garbitzaille izenik merezi.

Ez zuten Eliza-garbitzen lanik egin.

Gogakizun berriak asmatzen saiatu ziran, beren problemei erantzupen berriak billatzen, Elizak eskeintzen zizkienetan lasaitasunik edo atsegiñik aurkitzen ez zutelako.

Beren gogakizun aiek Elizarenak iñoiz izan ziran ala ez jakitea, ez zitzaien ajola.

Orregaitik ez zuten Asaba Doneetara, Kontzilioetara, edo Elizaren edestira jo.

Bibliara jo zuten.

Baiña Biblia ere ez zuten Eliza-baitan irakurtzen; bakoitzak bere erara baizik; Elizatik landa.

Beren artean ere ez zion batak besteari aolkurik eskatzen.

Gizon bakarrak ziran; beren buruetako asmakizunetaz landa ezertan konfiantzarik ez zuten pertsonak; beren adimenaren utsezintasunean sinismen osoa zuten gizakume bakartiak; ulertzeko zail egiten zaigun arrokeriz beteak.

Aunditasunezko neurosis edo buru-miñak aulduriko jendeen antzeko bezela agertzen zaizkigu askotan.

Orregaitik, ia Eliza Katolikoa ainbat zuten batak bestea gorroto.

Kalbindar egin baiño lenago egingo gaituk Erroma`ko, oiu zegiten Alemani`ko lutertarrek bertara kalbindarrak sartzen asi ziranean.

Erriko kristauen oiturak ere ez ziran batere santutu (...).